XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERTSULARIAK URRUNAN

Lapurdiko bertsularien primaketa ginuen iragan igandean Urruñan.

Egun euritsua.

Jendea gutiño goizean, polliki arratsaldean.

Goizeko 11 orenetan hasi da saioa 9 bertsulariekin: Amuriza, Arzalluz, Ezponda, Laka, Xanpun, Xanti, Mihura, Errexil eta Ignazio senpertarra.

Azkenik aipatu hiru hauek ez dira arratsalderat pasatu.

Arzalluzek ereman du lehen prima, Xanpun bigarren atera da, Ezponda hirugarren eta Xanti laugarren.

Azken hunek eta Arzalluzek ezagutzea merexi dutela erakutsi dute.

Dohain ederraren jabe baitira biak.

Huna hemen arratsaldeko gaiak: - Golfa bat egin nahi duena eta horren egiteko lerraren jabe den laboraria.

- Aitarik gabeko haurrak bere ama ezkont gabeari galdatzen dio aita nun den.

- Gernikaren 50 urteak.

- Bere ostatuko zorren pagatzeko gizon bat bankorat badua diru mailegatzerat.

- Traturra panan bide bazterrean eta idi pare baten beharretan.

- Neska bat mainatzen ari zelarik bere arropak ebatsi diozkate, CRSen nagusiaren ikusterat badoa.

- Eta gartzelako gaia: Lapurdiko xoria zira udaberrian kantari.

Auzapezik ez baita agertu apezak izan ditugu kopa emaile: Etchegorry Urruñako erretora eta Idiart Sarakoa segurik ba.

Bertzalde egun horren akulatzaile beroenetarik ziren ere Lekuona Makeako erretora eta Santos gehienek ezagutzen dutena.

Ernest Alkat, gure xapeldun berriak ditu eman sariak idatzizko xapelketan parte hartu duten haur eta gazteri.

Hamar urte azpikoetan huna nola joan den: lehen Karin Sarriquet Uztaritzeko ikastolakoa, 2) Jon Oyhenart Aiertarra, Hazparneko ikastolakoa, 3) Eztitxu Sabarotz (Arrangoitzeko ikastolakoa) 4) Xabier Oyartzabal Angeluko ikastolakoa, 5) Pantxika Bergara Sarako, 6) Oliden Angelukoa, 7) Peio Soule Uztaritzeko ikastolakoa.

10 eta 12 urte artinokoetan: lehen atera da Argitxu Haristoy Aiertarra, Hazparneko ikastolakoa, 2) Maider Fauthoux Arrangoitzeko ikastolakoa, 3) Oyana Fernandez Garayar Hendaiakoa, 4) Graxiana Dascon Idaux-Mendikoa, 5) Jone Josie Urruñarra, 6) Arantxa Oxandabaratz Gamartiarra, Garaziko ikastolakoa eta 7) Gogortza Zugarramurdi Angelukoa.

Azkenik 12 urtez goititakoetan: lehen Urko Atxotegi Urruñarra, 2) Arantxa Hirigoyen Larresorotarra, 3) Jaione Peña eta 4) Lilia Seliez.

Hauiek lauak Kanboko bigarren mailako ikastolakoak.

Goresmenak deneri eta eskerrak Bertsularien Lagunak elkarteari.

M.I.